XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Antzeko zerbait gertatzen da goian aipatutako beste poema ezagun horiekin ere, XVIII. mendetik aurrera asmatuak edo moldatuak izan baitira, gaitzat lehenagoko gertakari historikoak hartuz.

Honela, Alos Torrea, gertakizunen arabera XV. mendekoa, J. V. Arakistainek 75 Traducciones vasco-cántabras, Tolosa, 1886 1865ean bildu zuen;

Ahetzeko anderea, 1315eko gertakizunetan oinarritzen dena, Francisque-Michel-ek76 Le Pays Basque, 1857an. Honetaz iritzi hau ematen du K. Mitxelenak (Historia de la literatura vasca, op. cit., 45): 1857an;

Atharratze jauregian, 1584ko oihartzunak jasotzen omen dituena, Quatrefages-ek 1753an;

Egun bereko alarguntsa (Goizian goizik deitua), Mme. de la Villéhélio-k 1869an;

Neskatxa ontziratua (Brodatzen ari nintzen), R. M. Azkuek 77 Cancionero popular vasco, II, Baileau y Bernasconi, Barcelona,1919 1919an;

Beotibarko, Altabizkarko eta Leloren kantak, era berean, XIX. mendekoak dira, lehena J. K. Gerrak, bigarrena Garai Monglave-k (frantseseko testutik Duhaldek euskaratuta), eta hirugarrena Humboldt-ek argitaratuak.

Dena dela, azken kanta horien antzinatasuna onargarri ez bada ere, ezin da ondorioz atera, modernoak direlako edo, literatur baliorik ez dutenik.

Alderantziz, esango nuke garai modernoan moldatuak edo asmatuak izan diren kanta eta poesia horiek egiazki literatur pieza aberatsak direla, lirismoz beteak.

K. Mitxelenak 78. Historia de la literatura vasca. op. cit., 1988, 45or., Alos Torrea kantaz, la muestra más completa y más bella dela, dio.

Bestalde, kanta horietako batzuek, musikaturik, herri-bihotzean oso bizirik segitzen dute.

Askoren artean adibide bat ekartzearren, Bereterretxeren kantoria poemak kantari asko jarri ditu arras minbera: Lertxundi, Laboa, (...)